jueves, 8 de diciembre de 2016

Inphography

Kaixo!

Nork daki zer den infografia bat? Seguru aski oraindik hainbatek ez dutela ezagutzen zer den infografia bat, eta nola eta non sortu daitezkeen. Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen den baliabidea da, eta ez bakarrik hezkuntza arloan, baizik eta arlo anitzetan erabili daiteke: kazetaritzan, ekonomian, ... 

Infografia irudikapen bisuala edo idatzitako testu baten laburpen edo azalpen diagrama da. Bertan hainbat grafiko eta ikur mota desberdin aurki daitezke, bai linguistikoak bai ez linguistikoak, adibidez: piktogramak, ideogramak edo logogramak. Hauek, deskribapenak edota azalpen, argumentu edo narrazio sekuentziak sortzen dituzte, jeneralki modu figuratibo batean irudikaturik. Aipatu beharra dago, aukera dagoela sekuentzia animatzaileak edo entzumenezkoekin bat egitea.

Beraz, orain badakigu zer den infografia bat, baina, nola sortu? Picktochart aplikazioa erabiliz. Aplikazio honek edonolako infografiak sortzeko aukera eskaintzen du. Guztiz dohakoa da. Hona hemen linka: Picktochart.




Picktochart aplikazioaz aparte, canva herraminta ere erabili daiteke. Herraminta hau askos zabalagoa da, izan ere, piktogramak egiteko aukera eskaintzeaz gain, kartelak, posterrak, dokumentuak, bisita txartelak, grafikoak eta abar sortzeko aukera ere eskaintzen du. Kasu honetan ere, ezer ordaindu gabe erregistratu daiteke. Canva erabiltzeko link honetan klikatu: Canva.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada