domingo, 11 de diciembre de 2016

Ikasleriaren esperientzia hezkuntza digitalaren transformazioan

Kaixo!

Gaur beste artikulu bat dakart, hain zuzen, dir&ge plataforman azaldutakoa. Honetan, hezkuntzaren  transformazio digitala zeintzuk tendentzia printzipalek kudeatzen dituzten azaltzen da. Horien artean hurrengoak aurki daitezke:
  • Teknologia eta metodologia hibridoak. 
  • Hezkuntza mugikorra eta nonahikoa.
  • Dispositiboak ikasgelan.
  • Objektu inteligenteen erabilpena. 
  • Big Data eta Learning Analytics.
  • Irakaskuntzarako ingurune birtualak.
  • MOOC (Massive Open Online Course).
  • Heziketa murgildua.
  • 'Maker' kultura.
Beste barik, artikulua usten dizuet:


jueves, 8 de diciembre de 2016

Inphography

Kaixo!

Nork daki zer den infografia bat? Seguru aski oraindik hainbatek ez dutela ezagutzen zer den infografia bat, eta nola eta non sortu daitezkeen. Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen den baliabidea da, eta ez bakarrik hezkuntza arloan, baizik eta arlo anitzetan erabili daiteke: kazetaritzan, ekonomian, ... 

Infografia irudikapen bisuala edo idatzitako testu baten laburpen edo azalpen diagrama da. Bertan hainbat grafiko eta ikur mota desberdin aurki daitezke, bai linguistikoak bai ez linguistikoak, adibidez: piktogramak, ideogramak edo logogramak. Hauek, deskribapenak edota azalpen, argumentu edo narrazio sekuentziak sortzen dituzte, jeneralki modu figuratibo batean irudikaturik. Aipatu beharra dago, aukera dagoela sekuentzia animatzaileak edo entzumenezkoekin bat egitea.

Beraz, orain badakigu zer den infografia bat, baina, nola sortu? Picktochart aplikazioa erabiliz. Aplikazio honek edonolako infografiak sortzeko aukera eskaintzen du. Guztiz dohakoa da. Hona hemen linka: Picktochart.




Picktochart aplikazioaz aparte, canva herraminta ere erabili daiteke. Herraminta hau askos zabalagoa da, izan ere, piktogramak egiteko aukera eskaintzeaz gain, kartelak, posterrak, dokumentuak, bisita txartelak, grafikoak eta abar sortzeko aukera ere eskaintzen du. Kasu honetan ere, ezer ordaindu gabe erregistratu daiteke. Canva erabiltzeko link honetan klikatu: Canva.



martes, 6 de diciembre de 2016

Hezkuntza digitala: pizarratik tabletetara

Kaixo!

Gaur  2016ko azaroaren 22an El Boletín aldizkarian argitaratutako artikulu interesgarri bat dakart. Artikuluan zehar teknologiak hezkuntza arloan zertan lagundu dezakeen hausnartzen da. Espero dut baliagarria iruditzea eta zuen gustukoa izatea

Hezkuntza digitala: pizarratik tabletetara

domingo, 4 de diciembre de 2016

Google expeditions

Egun on!

Gaurkoan hezkuntza arlorako  berritzailea eta erabilgarria izan daitekeen erraminta edo tresnaren berria dakart. 

Google Expeditions, klasetik irten gabe,  errealitate birtualeko irteera bat egiteko aukera berritzailea da. Errealitate birtualak gero eta indar handiagoa hartu du gaur egungo teknologia industriaren barnean. Baina, zergatik?

Errealitate birtualak abantaila handi bat du errealitate handitzailearekin aldenduz: gure ingurunean edozer eraikitzeko aukera sortzea, gainera, erabitzailearen inolako esfortzurik egin gabe. Beraz, Googel-ek uste du hezkuntza arloko irteera akademikoak egiteko tresna erabilgarria izan daitekeela. Erraminta honi esker, adibidez,  ikasleek museoak bisitatzeko aukera izango dute ikasgelatik irten gabe. Helburu horrekin sortu zen Google Expeditions

Informazio gehiago nahi izan ez gero, klikatu hurrengo link hauetan:
Tresna edo erraminta hau hobeto ezagutzeko eta ulertzeko, bideo bi usten dizkizuet, baliagarria eta bisualagoa delarik. Lehenengokoa gaztelaniaz dago, bigarrena aldiz, ingeleses.





viernes, 2 de diciembre de 2016

Errekurtso digitalak

Kaixo!

Gaurkoan Lehen Hezkuntzako ikasgelan erabili daitezkeen hainbat errekurtso digital zuekin partekatuko ditut. Gaur egun beharrezkoa da errekurtso digitalak ezagutzea, izan ere, era digitalean bizi gara. Ikasleek trebetasun izugarria erakusten dute alor honetan oso txikiak direnetik, eta irakasleak haien beharrizan eta ezaugarriei egokitzeko prest egon behar dira. Hortaz, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesua aberasgarriagoa eta interesgarriagoa izateko, errekutso digital hauek ezagutzea, eta animatu izan ez gero, erabiltzea. 

Esan bezala, hainbat errekurtso digital erabili daitezke, hala ere, nik horietako batzuk bakarrik aipatuko ditut. Horretaz gain, aipatzekoa da, eskolan lantzen den edozein irakasgai edo eduki lantzeko balio dituzten errekurtsoak direla: matematikan, gizarte hezkuntzan, natur zientzietan, e.a. 


EDUCAPLAY.pngIkasgelan erabiltzeko proposatuko dudan lehenengo baliabidea Educaplay da.  Educaplay "adrformacion"-ek jarduera interaktiboak sortzeko garatutao proiektua da, eta gutxi gutxika toki erreferentea bihurtu da, bai jarduerak sortzeko bai hezkuntza arloko edozein irakasgai buruzko material didaktikoa eskuratzeko. Plataforman eraikitzen diren materialak online dira, eta plataforman gordetzen dira ondoren beste erabiltzaileekin konpartitzeko asmoz. 

Beraz, Educaplay plataforma bat da hezkuntza arloko multimediazko jarduerak sortzeko. Emaitza erakargarria eta profesionala lortzen da, eta jardueren artean mapak, asmakizunak, gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, hizkiak edo hitzak antolatzeko edo erlazionatzeko jarduerak, letra sopak eta testak aurki daitezke. Gainera, norberaren blogean edo web orrialdean prataforman sortutako jarduerak txertatzeko aukera eskaintzen du. 

Educaplay erabiltzeko garrantzitsua da irakasleak irudimena piztea, eta ikasleekin landu nahi diren edukiak kontuan izanda, jarduera anitzak sortzea. Horrela, ikasleak modu entretenigarri eta motibagarri batean ikastea ahalbidetzen da. 

Laburbilduz, hezkuntzako edozein irakasgaitan erabili daitekeen plataforma da, izan ere, irakasleak askatasuna du multimediazko jarduerak sortzeko orduan: bai jardueraren gaia aukeratzeko bai jarduera mota aukeratzeko.

Hona hemen Educaplay plataforman aurki daitezkeen jarduera motetako batzuk: 



letra de sopa.JPGcrucigrama.JPG

mapa.JPG


Interesgarria da ezagutzea ere, zeintzuk diren plataforma honen onurak:

  • Modu erraz eta intuitiboan erabili daiteke.
  • Sarbidea unibertsala da.
  • Erabiltzaileek ez dute haien ordenagailuan inolako programarik instalatu behar.
  • Dohakoa da, hau da, ez du inolako kosturik.
  • Edukiak hiru hizkuntzatan eskaintzen dira: gazteleraz, ingelesez eta frantzesez.
  • Jarduerak sortzeko askatasuna dago.
  • Argazki-irudiak eta audioak txertatu daitezke.

Plataforma ezagutzeko edo erabiltzeko hone hemen linka:



Bigarren aurkeztu eta azalduko dudan errekurtso digitala Glogster da. Glogster online aurkitzen den aplikazioa da, Web 2.0 belaunaldiko tresnetariko bat alegia. Online izatean ez dago deskagatu edo instalatutako programa baten beharrik. Honela, Internetaren baitan dagoen espazio birtualetan lan egiten da eta bertan egindako guztia online gordetzen da.

Aplikazioa posterrak formatu digitalean egiteko erabiltzen da, beste programa batzuen antzera, irudiak, grafikoak eta abar sartzeko aukera ematen duelarik.

Gau egun, Gloster programaren bi bertsio aurki daitezke. Hona hemen linkak:








Gloster aplikazioak, Educaplay plataformak bezala, hainbat onura ditu:
  • Espezifikoa izatea, hau da, berezki posterrak egiteko pentsatutako programa denez, horretarako tresna egokiak ditu diseinua aurrera eramateko.
  • Erabiltzeko erraza da. Funtzionamendu intuitibo samarra du eta edozein tresna erabiltzerako orduan jarraibideak agertzen dira pantailan.
  • Formatu digitala denez, probak egiteko aukera ematen ditu, zuzentzeko, eransteko, ezabatzeko, ... Horrez gain, irudiak, argazkiak eta bideoa txerta ditzakegu.
  • Online izatea. Aplikazioak estekak sortzeko aukerak ematen ditu, izan ere, posterrak blog, wiki eta web-etan erabiltzeko.
Hona hemen Glogsterren sortu daitezkeen poster adibide bat, zeinetan substantiboa lantzen den:






Hirugarren eta azkenik, Scratch aplikazioa dakart. Scratch informatika-aplikazio bat da nagusiki haurrei zuzendua, interfaze grafiko sinple baten erabileraren bitartez ordenagailuen programazioaren kontzeptuak esploratzea eta saiakuntzak egitea baimentzen duena.

Scratch izena scratching-aren teknikatik eratorria da, eta hizkuntzari zein haren aplikazioari dagokio. "Scratching" musikalaren antzekotasuna piezen berrerabilpen errazean datza: Scratchen objektu guztiak, grafikoak, soinuak eta komandoen sekuentziak modu errazean inportatu ahal dira programa berri batean eta hainbat eratan konbinatu daitezke, hasi berriei emaitza azkarrak lortu eta gehiago saiatzeko eragiten diena.

Laburbilduz, programa programatu, sortu eta jokatzeko erabili daiteke.

Scratch-eri buruz gehiago jakiteko lehenengo linkan informazioa aurki dezakezu, eta bigarrenean, aldiz, progamara bertara sartu zaitezke:





jueves, 1 de diciembre de 2016

Copyright?

Kaixo!

Gaurkoan gai interesgarriaria eta baliagarria dakart. Zenbat alditan bai irakasleek bai ikaskideren batek esan dizu irudi edo argazki zehatz bat ezin dela lanean erabili copyright-a duelako? Eta, egoera horren aurrean, zenbat alditan gelditu zara zer egin jakin gabe? Ba gaur galdera guzti hauen erantzuna dakart, izan ere, copyright-a ez duen materiala edo behintzat konpartitzeko eskubidea ematen duten materiala non aurkitu ahal duzuen azalduko dut.  


Alde batetik, Creative Commons (CC) erabili dezakezu. CC irabazirik gabeko erakundea da, eta informazioaren, errekurtso edukatiboen, obra artistiko eta zientifikoen eta beste hainbaten hedatzea errazteko, autoreen eskuetan baimen malguak eta herramienta teknologikoak errazten dituen web-gunea da.




Beste alde batetik, gaur egun ezaguna ere dena, Flickr da. Flicker web-gune bat da, zeinetan linean dauden argazkiak eta bideoak Internet bidez biltegiratu, ordenatu, bilatu, erosi edota konpartitu daitezke. Erabiltzaileen komunitate bati esker sortuta dago, izan ere, erabiltzaieek konpartitzen baitituzte beraiek sortutako argakiak eta bideoak.


Espero dut bai Creative Commons bai Flickr web-guneak baliagarriak izatea zuen hurrengo lanetarako, izan ere, kontuan izaten ez dugun elementua baita argazki edo irudien copyright-a, eta beraz askotan baimen gabe erabiltzen ditugu. Baina zaindu eta ezagutu behar den elementua da. Oraindik aurrera ez dugu inolako aitzakiarik copyright gabeko materiala erabiltzeko. 


Link interesgarriak: